Nanteseko Zinemaldia




Descripción 
25. Nantesko Festival du Cinéma Espagnol jaialdiak euskal partaidetza nabarmena izango du berriro. Euskal zinemari eskainitako Fenêtre Basque atalak, aurten 15 urte bete dituenak, programa mardula eskainiko du aurten ere: zazpi film luze emango dituzte, hauetako hiru Julio Verne Pelikula Onenaren Saria jasotzeko aukerarekin, eta beste bi Opera Prima Onenaren sarirako hautagai, eta zuzendari guztiak Nantesen izango dira haien lanak aurketzeko . Kimuak2014 bildumako zazpi film laburrak ere emango ditu jaialdiak, besteak beste. Eta gainera,Kimuak programako arduradun Txema Muñoz Dokumental Onenaren Sariko epaimahaikide izango da. 

+ info